Euskararen Eguna

'Euskal Herrian euskaraz' kantatu? Orain, dantzatu ere bai

Iruña Dantza Taldeak koreografia sortu dio Oskorriren kanta klasikoari, bihar Nafarroaren eta Euskararen Egunean dantzatu ahal izateko.

Xabierko gazteluaren aurrean (Nafarroa) gabatu dute dantza erakusteko bideoa. IRUñA DANTZA TALDEA
Edu Lartzanguren.
2021eko abenduaren 2a
13:17
Entzun

Euskal Herrian euskaraz nahi dugu bizi eta jolas... bai eta dantzatu ere. Orain arte abestu egin izan da Oskorri taldeak Xabier Amurizaren hitzekin sorturiko kanta. Iruña taldeari, ordea, abestiaren doinuarekin dantzatzeko beharra zegoela iruditu zaio, eta koreografia sortu dio.

Euskararen eta Nafarroaren Eguna ospatuko da bihar, abenduak 3, eta kantarekin dantza egitea proposatu du taldeak. Dantza nola egin erakusteko bideo bat zabaldu dute. Xabierko gazteluan grabatu dute bideoa. Izan ere, han bizitoki izan zuen Jatsu-Azpilikueta familiako Frantzisko Xabierkoaren Egunean ospatzen da euskararen omenezko data.

Mikel Ripodas Iruña taldeko dantzariak garatu du koreografia, Baztango dantzetan oinarrituta.

Bihar ikusi ahalko dira dantzariak zuzenean Euskal Herrian euskaraz dantzatzen, 13:00etan, Nafarroako hiriburuko Mercaderes plazan.

Dantzan.eus guneak, zehatz-mehatz jarri ditu dantzaren urratsak, ikasi nahi duenarentzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.