Eusko Jaurlaritzak irakasleak omendu ditu

Bilbon egin dute ekitaldia, eta bertan izan dira hezkuntzako hainbat eragiletako ordezkariak, Iñigo Urkullu eta Jokin Bildarratz. Hedabideetan kanpaina bat ere abiatu dute, «irakasleen lana aitortzeko».

Gaur irakasleei egindako omenaldia, Bilbon. IREKIA
Irati Urdalleta Lete.
2021eko abenduaren 1a
15:48
Entzun

Irakasleen lana eskertzeko ekitaldi bat egin dute, gaur, Bilbon, Eusko Jaurlaritzak antolatuta. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua ez ezik, bertan izan dira hainbat irakasle, familien eta sare publikoaren eta itunpekoaren ordezkariak eta EAEko Eskola Kontseiluko kideak ere.

Oholtza gainean izan dira erretiroa hartu berri duten lau irakasle, baita aurten lan horretan hasi diren beste lau irakasle ere. Horrela, «belaunaldi erreleboa» irudikatu nahi izan dute, Hezkuntza Sailaren hitzetan.

Gainera, kanpaina bat ere abiatu dute hedabideetan, «irakasleen lana aitortzeko»: «Bilbon egin den ekitaldiak, baita gaur bertan komunikabideetan abiatuko den kanpainak ere irakasleen lana, konpromisoa eta inplikazioa nabarmendu nahi dituzte, hainbat belaunalditako maisuek eta andereñoek irakasteko eta berritzeko erakutsi duten grina txalotzearekin batera». Azaldu dutenez, kultura, zientzia, komunikazio eta kirol arloetan ezagunak diren pertsonak dira kanpainako protagonistak, eta haurtzaroko edo nerabezaroko irakasleren batek utzitako «arrasto sakona» kontatzen dute bideo batzuetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.