Heldu guztiek txertoaren hirugarren dosia hartzea eskatu du Europako Batzordeak

18 urtetik gorako guztiei indartzeko dosi bat eman beharra azpimarratu du Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak. Batez ere 40 urtetik gorakoek hartu behar luketela esan du.

COVID-19aren aurkako txerto baten artxiboko irudia. ATEF SAFADI / EFE
Javi West Larrañaga.
2021eko azaroaren 24a
13:49
Entzun

Europan azken asteetan COVID-19aren kutsatze tasa handitu izanak eragin du batzordearen eskaera. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, joan den astean zenbatutako 3,6 milioi kasuetatik 2,4 Europan hauteman ziren.

Gaixotasunen Prebentzio eta Kontroleko Europako Zentroak ohar bidez adierazi du oraintxe COVID-19aren arriskua «oso handia» dela, ez badira osasun publikoa bermatzeko neurriak berehala hartzen eta ez bada txertaketa tasa handitzen. Erdialdeko Europan ari da handitzen gehien: Txekian eta Hungarian markak hautsi dituzte, eta orain arte egunean izandako kutsatze kopururik handienak izan zituzten atzo. Eslovakian handitu da gehien kutsatze tasa egun batetik bestera.

Delta aldaera da zirkulazioan dagoen bakarra ia. GISAID laborategien analisien arabera, ikertutako laginen %99,8 delta aldaerarenak dira; %0,1, gammarenak; eta %0,1 baino gutxiago, beta, alfa eta bestelakoenak.

Derrigorrezko txertatzea

Robb Butler Munduko Osasun Erakundearen Europako zuzendariak goizean esan du herrialdeek aukera moduan baloratu beharko luketela derrigorrezko txertatzea. Alemaniak gaur jakinarazi du indar armatuak txertoa hartzera derrigortuko dituela. Dagoeneko %80 inguruan dago indar armatuen txertatze tasa, Alemaniako batez besteko %68,1etik gora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.