Loiolako kuartelean Dibisio Urdinari buruzko erakusketa bat kentzeko eskatu du EAJk

Estefania Beltran de Heredia senatariak esan du Memoria Historikoaren Legea urratzen duela.

Estefania Beltran de Heredia, erakusketa salatzen Espainiako Senatuan. EAJ
jon ordonez garmendia
2021eko azaroaren 19a
16:48
Entzun

Espainiako armadaren Donostiako kuartelenean Dibisio Urdinari buruzko erakusketa bat jarri dutela salatu du EAJk Madrilen. Estefania Beltran de Heredia Senatuko bozeramaile jeltzaleak erakusketa hori kentzeko eskatu dio Felix Bolaños Espainiako Memoria Demokratikoko ministroari. Beltran de Herediak salatu du erakusketa horrek Memoria Historikoaren Legea urratzen duela, eta horri buruzko galdera bat aurkeztu dio.

Dibisio Urdina Fransco Franco diktadoreak Bigarren Mundu Gerrara bidali zuen unitate militar bat izan zen, boluntario faxistek osatuta, Sobietar Batasunaren aurka borrokatzeko. Beltran de Herediak gogorarazi du urte hasieran Carmen Calvok, Espainiako presidenteorde eta Memoria Demokratikoko ministro zela, esan zuela kuarteletan eta instalakuntza militarretan ez zela geratzen Memoria Historikoaren Legea urratzen zuen ezer, eta galdetu du nola den posible orain erakuskta hori jartzea Loiolakoan, «nola uztartzen den erakusketa hori eraikin publiko batean, Estatuko eraikin batean egotea 2007ko Memoria Historikoaren Legearekin».

Gainera, 1936ko Gerrako dokumentuak desklasifikatzeko galdegin du, Sekretu Ofizialen Legea desblokeatuz «dokumentu-funtsak eskuratzea zailtzen duen legedia kentzeko beharra» nabarmendu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.