Migratzaileak

Migratzaile bat arin zauritu da Donibane Lohizunen, trenaren ufakoak botata

Baionako Ospitalera eraman dute. Espainiako eta Frantziako poliziek migratzaileen kontrako kontrola ipini zuten atzo Dantxarineko mugan.

Hendaiatik ateratzen den trena, artxiboko argazkian. GUILLAUME FAUVEAU
jon ordonez garmendia
2021eko azaroaren 19a
11:04
Entzun

Gaur goizeko bostetan Hendaiatik atera den lehen trenak 25 urteko migratzaile bat bota du lurrera Donibane Lohizune eta Getaria artean (Lapurdi). Sud Ouest-ek jakinarazi duenez, trenaren ufakoak bota du migratzailea, eta, kolpearen ondorioz, arin zauritu da.

Trena 04:47an abiatu da Hendaiatik. Migratzailea trenbidearen alboan zegoen trena iritsi denean, eta, ondotik pasatzean, ufakoak lurrera bota du. Migratzaileak izterrean hartu du kolpea, eta Baionako Ospitalera eraman duten osasun zerbitzuek artatu dute.

Urriaren 12an lau migratzaile hil ziren Ziburun, antzeko beste istripu batean. MIgratzaileak Poliziaren kontrol batetik ihesi zihoazen, eta trenak harrapatu zituen. Harrera taldeek gogor salatu zuten gertaera hura, eta «giza ehiza bat» dagoela salatu zuten. Migratzaileentzat «bide seguruak» eskatu zituzten Donibane Lohizunen bilkura batean.

Ikusi gehiago:Line Targe: «Oztopoek arriskua errentagarri bilakatzen dute»

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.