Bertsolaritza

Joanes Illarregik irabazi du Leitzako saioa, eta zehaztu da finala

Azken finalaurrekoa irabazita, azaroaren 28an izango den finalerako sailkatzea lortu du Illarregik. Hauek izango dira finalean izango direnak: Eneko Lazkoz, Julio Soto, Joanes Illarregi, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Xabier Silveira eta Eneko Fernandez.

Joannes Illarregi zuzenean sailkatu da finalerako. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Berria
2021eko azaroaren 15a
09:08
Entzun

Leitzan jokatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoa, 500 lagunen baino gehiagoren aurrean. Han aritu dira kantari, zozketak agindutako ordenan, ondoko bertsolariak: Xabier Silveira Etxeberria, Eneko Fernandez Maritxalar, Julen Zelaieta Iriarte, Joanes Illarregi Marzol, Iker Gorosterrazu Elizagoien eta Sarai Robles Vitas. Horien denen artean, Joanes Illarregik eskuratu du puntu gehien (495,5), eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da azaroaren 28an Iruñean jokatuko den finalerako. Hau izan da, zehazki, Leitzako saioko sailkapena:

1. Joanes Illarregi Marzol (495,5)
2. Xabier Silveira Etxeberria (462)
3. Eneko Fernandez Maritxalar (461,5)
4. Sarai Robles Vitas (449,5)
5. Iker Gorosterrazu Elizagoien (429)
6. Julen Zelaieta Iriarte (420)

Horrenbestez, argitu da finalean ariko diren zortzi bertsolarien zerrenda (hiru finalaurrekoetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako beste bost sailkatu):

1. Eneko Lazkoz Martinez (Altsasuko saioko irabazlea)
2. Julio Soto Ezkurdia (Berriozarko saioko irabazlea)
3. Joanes Illarregi Marzol (Leitzako saioko irabazlea)
4. Saioa Alkaiza Guallar
5. Josu Sanjurjo Altzuri
6. Xabat Illarregi Marzol
7. Xabier Silveira Etxeberria
8. Eneko Fernandez Maritxalar

Azaroaren 28an jokatuko da finala, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, 17:00etan hasita. Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.