12 urtetik gorakoei bakarrik jar dakieke Moderna txertoa gaur egun, baina EMA Sendagaien Europako Agentzia ikerketa bat egiten ari da adin tarte hori zabaltzeko; 6 eta 11 urte bitarteko haurrei ere zabaldu nahi die. Hala ere, aztertu behar dute txerto hori eraginkorra izango den haurrek COVID-19tik babesteko. Emaitzak bi hilabeteko epean jasotzea espero dute, eta Europako Batzordeari jakinaraziko dizkiote.
Urtarriletik jar dakieke Moderna helduei, eta uztailetik, 12 urtetik gorako nerabeei. 12 eta 19 urte bitarteko nerabeen %87k hartu dute COVID-19aren aurkako txertoa Hego Euskal Herrian. Pfizer, berriz, joan den urteko abendutik erabili daiteke, eta EMAri eskatu dio erabilera 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zabaltzeko; hala ere, EMAk datuak aztertu behar ditu.