Azaroaren 20an hil zituzten biak: Santi Brouard, 1984an, duela 37 urte; eta Josu Muguruza, 1989an, duela 32. Egiari Zor fundazioak ekitaldiak antolatu, urtero bezala, Herri Batasuneko bi kideak oroitzeko, Ametzolan eta Errekalden, Bilbon: 12:00etan lore eskaintza eginen diote Brouardi, haren omenezko eskulturan, Ametzolako parkean; eta 12:30ean ekitaldia eginen dute Errekalden. Ekitaldi nagusia bigarrena izanen da.
Herri Batasuneko bi kideez gain, «estatuaren biolentziak gatazkaren testuinguruan hil dituen ehunka herritarrak» izanen ditu Egiari Zor fundazioak gogoan. Deialdia iragartzeko afixan berean hala adierazi dute: «Santi, Josu... ez ziren bakarrak izan».