Koronabirusa

Osakidetza gaur hasiko da Janssen hartu zutenei beste dosi bat hartzeko txanda ematen

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 pertsona ingururi deituko die Osakidetzak.

Janssen txertoa, artxiboko irudi batean. IDOIA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 8a
11:11
Entzun

Espainiako Osasun Batzordeak duela bi aste hartu zuen erabakia: Johnson & Johnsonen Janssenen txertoa hartu zutenei —dosi bakarrekoa da— Pfizerren edo Modernaren txertoa ere jarriko diete. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo iragarri zuenez, Osakidetzak gaur emango du lehen pausoa, Janssen hartu zutenei deitzen hasiko baitzaie beste dosi bat hartzeko txanda emateko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 99.000 herritarrek hartu zuten Janssen. Osakidetzaren webguneren bidez eta osasun etxera deituta ere har daiteke ordua.

Orain arte egin dituzten ikerketen arabera, dosi bakarreko Janssen txertoak ematen du babesik apalena, eta hark galtzen du azkarren eraginkortasuna. Babes hori indartu asmo dute bigarren dosia jarrita. Bigarren txerto hori lehen dosia hartu zutenetik gutxienez hiru hilabetera jarriko diete. Moderna jartzen dietenei 0,25 mililitroko dosia jarriko diete, normalean jarri ohi dutenaren erdia; aldiz, Pfizerren kasuan, gainerako herritarrei jartzen dieten dosi bera jarriko diete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.