Hezkuntza

Tafallako Garces de Fayos ikastolak antolatuko du 2022ko Nafarroa Oinez

'Erdian Erein' lelopean egingo dute, urriaren 16an. Eraldaketa pedagogikora eta DBHko eraikina ordaintzera bideratu nahi dute dirua.

Nafarroa Oinez-en aurkezpena, gaur goizean, Iruñean. IñIGO URIZ / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko azaroaren 4a
17:33
Entzun

Datorren urteko ikastolen aldeko jaien berri ematen ari da Ikastolen Elkartea, eta gaur Nafarroa Oinezen txanda izan da. Jakinarazi dutenez, Tafallan egingo dute, 2022ko urriaren 16an. Garces de Fayos ikastolak izango du hura antolatzeko ardura. Leloa ere aukeratu dute: Erdian Erein. Baita logoaren berri eman ere: ezkur bat da, laranja eta berde koloreen artean dagoena.

Nafarroa Oinez-en lortutako dirua bi proiektutara bideratuko dute: batetik, eraldaketa pedagogikorako. «Prozesu hori dagoeneko fruituak ematen ari da, baina espazioen eta ikasgelen banaketarako behar berriak ditugu», azaldu du Paula Arregui ikastolako zuzendariak. Bestetik, 2011n eraikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eraikina ordaintzeko erabiliko dute.

Lizarrakoa, «oso positiboa»

Heldu den urteko Nafarroa Oinez aurkeztearekin batera, aurtengoaren balorazioa ere egin dute. Adierazi dute «etengabe berritzen joan behar izan duen iraupen luzeko lasterketa» izan dela.Hala ere, alderdi positiboa ere atera diote, ohar bidez esan dutenez: «Proiektua aurrera eramateko ilusioak Lizarrako ikastolak Lizarraldea euskalduntzeko duen apustua are gehiago indartu du».

Orokorrean, aurtengo festaren «oso balantze positiboa» egin dutela adierazi dute: «Lizarra ikastolak oso balantze positiboa egiten du Nafarroa Oinez 2021eko jaiaren inguruan, nahiz eta xede ekonomikoa ez lortu,eta ikastola zaleen eta euskaltzaleen solidaritatea behar izaten jarraitzen dugun».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.