Koronabirusa

Haur parkeak itxi eta edukierak mugatu dituzte Agurainen, COVID-19agatik

1.064ko intzidentzia tasa du 100.000 biztanleko. Hori dela-eta erabaki du udalak liburutegiko eta kiroldegiko edukierak mugatzea eta haur parkeak ixtea

Haur parke bat itxita. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
2021eko azaroaren 4a
10:46
Entzun

Aguraingo Udalak (Araba) bertan behera utzi ditu zenbait jardunaldi, haur parkeak itxi ditu, eta liburutegiko, musika eskolako eta kiroldegiko edukierak mugatu ditu, COVID-19ak eraginda. Positibo tasaren goraldia izan du: 1.064koa da 100.000 biztanleko.

Eusko Jaurlaritzari eskatu dio PCRak egin ditzala herriko osasun etxean, Gasteizera joan behar izan gabe, eta ikastetxeetan baheketak egiteko eskatu dio. Osasun Sailean ez dute beharrezkotzat jo baheketak egitea, eta PCRei buruzko eskaera aztertzen ari direla jakinarazi dute. Horri buruz aritzeko bildu zen premiaz atzo iluntzean udal gobernua, eta erabaki zuen zenbait neurri hartzea. Azaroaren 21era arte egongo dira indarrean, eta intzidentziaren arabera berrikusiko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.