Hezkuntza

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak beste 121 langile kontratatuko ditu

Ia 5,5 milioi euro erabiliko ditu.

Burlatako Askatasuna ikastetxeko gela bat, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA / FOKU
2021eko azaroaren 3a
13:07
Entzun

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran onartu du ikastetxe publikoetarako beste 121 irakasle eta laguntzarako langile kontratatzea. 5.417.950 euro erabiliko dituzte horretarako eta ordezkapenengatik egin beharko dituzten kontratazioetarako.

Aurten, lehenengo aldiz, ikasleek maiatzaren bigarren hamabostaldian egin zuten aurrematrikula, otsailean egin beharrean. Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak azaldu duenez, langile kopurua matrikulazioaren aurreikuspenaren arabera eta taldeen kopurua behetik kalkulatuta kalkulatu zuten. Orain, behin betiko matrikulak eta hezkuntza ikuskaritzaren txostenak kontuan hartuta, ikusi dute beharrak asetzeko langile gehiago kontratu behar dituztela. Beraz, ekainean onartutako 3.836 langileren kontratazioaz gain, beste 121 langile kontratatzea baimendu dute. Azken horietako 64 postu Lanbide Heziketarako izango dira, 42 PROA+ programarako, zortzi ikaslerik zaurgarrienei laguntza eta orientazioa emateko eta sei postu irakasle ez diren langileentzako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.