«Oholtzan eusten nauen gorputzak lehentasunez zaintzeko deia egin dit». Zea Mays musika taldeko abeslari Aiora Renteriarenak dira hitzak. Atzo iluntzean argitaratu zuen mezua, sare sozialetan. Taldearen Instagram kontuan, Renteriak iragarri du agertokiak utziko dituela aldi batez, minbizia duelako; umetokikoa, zehazki. Artista bizkaitarrak aditzera eman duenez, gaitzari kontra egiteko, urgentziazko ebakuntza bat egin behar izan diote berriki, eta, beraz, ez da kantuan arituko aldi batez
Iragarpenaren ondotik, hainbat herritarrek helarazi diote babesa Renteriari.
Minbizia dela eta urgentziazko ebakuntza egin ondoren agertokiak denbora batez utziko dituela iragarri du @zeamaysrock taldeko abeslari Aiora Renteriak.
— Malcolm iXa 🆕ï¸Â (@ideiazabaldub) November 1, 2021
Animo asko eta besarkada estu bat Aiora! pic.twitter.com/LbcRoBe6UR
Gainera, besteak beste, elkartasun mezuak eskaini dizkiote Hatortxu Rock eta Iruña Rock musika jaialdiek, Twitter bidez.
Laster oholtzaren gainean elkartuko gara! Ziur gaude! Bitartean besarkada estu bat eta asko zaindu Aiora! ðŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’ªðŸ»ðŸ™ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂŒ🻠@zeamaysrockpic.twitter.com/4bOiil8DB4
— Hatortxurock (@Hatortxurock) October 31, 2021
ðŸÂÂÂ’ÂÂÂœ Besarkadarik goxoena, Aiora.
— IRUÑA ROCK (@IrunaRock) November 1, 2021
Negua joatean berriz oholtzan ikusi arte! pic.twitter.com/uVfzt99WWl
Zea Mays taldeak 1997an bideari ekin ziotenetik, Aiora Renteriak jarri die ahotsa kantuei. Hasiera-hasieratik jardun du taldeko abeslari gisan. Arrakasta handiko taldea da Euskal Herrian; batik bat, sona handikoa da hamahiru urteko ibilbidea zutenean kaleratutako Negua joan da ta abestia. Joan den irailaren hondarrean kaleratu zituzten beren azken kantuak. Bi kantuko EP bat atera zuten argitara: Kemena.