Hilberria

Guy Poulou Ziburuko auzapez ohia hil da

2001ean hasi zen auzapez, eta kasik hogei urtez aritu zen jardunean; iaz utzi zuen politika. 80 urterekin zendu da.

Guy Poulou, 2014an, artxiboko irudi batean. SYLVAIN SENCRISTO
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko urriaren 30a
09:52
Entzun

Ia bi hamarkadaz izan zen Guy Poulou Ziburuko (Lapurdi) auzapez. Milurtekoaren hasieran hartu zuen kargua, 2001ean. Iaz, baina, hauteskundeetara ez zela aurkeztuko erabaki zuen politikari eskuindarrak. Dentista zen ikasketaz. 80 urte zituela hil da Poulou; atzo zendu zen, jakinarazi dutenez.

Eskuindar sutsua zen Poulou. Bere lehenbiziko bi hauteskundeetan, UMP Herritarren Mugimenduaren Aldeko Batasuna alderdiarekin aurkeztu zen auzapez aukeratua izateko. Egun, Errepublikanoak du izena alderdiak. Hirugarren aldiz hauteskundeetan aritu zenean, berriz, tirabirak tarteko, alderditik kanpo aurkeztu zen, Aupa Ziburu alderdian.

Maiz izan dira kritikatuak Poulouren egin-moldeak. Batik bat, sumina piztu eta hautsak harrotu zituen auzapezak Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren auzian hartutako jarrerak. BERRIAk elkarrizketa egin zion auzia piztua zen orduko hartan. Eginiko adierazpenetan, azaldu zuen, hain zuzen, ez zela ikastolen kontra, baina nabarmendu zuen Ziburuko ikastolaren aferak ez zuela aterabiderik. 2012an sortu zuten ikastola, eta, handik bi urtera, hitzarmena ez zietela berrituko erabaki zuen Poulouk. Neurri gogorrak hartu zituen ikastolaren kontra: auzitara jo zuen orain dauden lur eremutik kanporatzeko, eta, azkena, argindarra kendu zien, zentroa hustu zezaten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.