Unibertsitatea

EHUko udako ikastaroetako zuzendari ohi Ricardo Etxepare zendu da

Bizitza unibertsitateari lotua eman zuen, baina politikan ere aritu zen, eta Irungo alkatea izan zen bolada labur batez

Rcardo Etxepare (eskuinean), Noam Chomsky hizkuntzalaria agurtzen, 2006an. IMANOL OTEGI / FOKU
gotzon hermosilla
2021eko urriaren 27a
17:01
Entzun

Ricardo Etxepare unibertsitate irakasle eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako zuzendari ohia (Irun, Gipuzkoa, 1948) hilda, Irunen. Haren ibilbidea batez ere unibertsitateari lotua egon da: EHUko katedraduna izan zen, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskola zuzendu zuen, eta, batez ere, EHUko udako ikastaroetako zuzendaria izan zen 1984tik 2006ra arte. Donostiako Zientziaren Museoaren bultzatzaileetako bat ere izan zen.

Haren ibilbide luzea saritu nahian, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion 2002an. Ekitaldi hartan, Donostiako alkate Odon Elorzak esan zuen Etxepare «lan zintzo eta nekaezinaren eredu« zela.

Ibilbide akademikoaz gain, Etxepare politika arloan ere aritu zen 1980ko hamarraldiaren hasieran, EAJren eskutik. Gipuzkoako Kultura diputatua izan zen, 1984tik 1986ra Eusko Legebiltzarreko kidea izan zen, eta tarte labur batez, 1983ko maiatzetik uztailera, Irungo alkatea izan zen.1983ko maiatzaren 23an hautatu zuten alkate, baina auzitegiek baliogabetu egin zuten bozketa hura, eta pare bat hilabete geroago Alberto Buen Lacambra sozialista izendatu zuten alkate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.