ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute Ataunen

Herritar batek aurkitu zuen Aitzarte edo Ataungo Domoan.

2021eko urriaren 25a
15:00
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ataunen (Gipuzkoa) ETArena izan zitekeen aspaldiko zulo bat aurkitu dute. Aitzarte Aldea inguruetan, Ataungo Domoan topatu omen zuen herritar batek, eta Ertzaintzari eman zion aurkikuntzaren berri.

Ertzainak zuloa ikertzen ari dira. Itxuraz, oso aspaldikoa da gordelekua. Oria komisaldegiko poliziak, larrialdietakoak, lehergailuetan adituak eta polizia zientifikoak ari dira lanean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.