Kolonbiako Garapenerako eta Bakerako Ikasketen Institutuak (Indepaz) jakinarazi duenez, ezezagun batzuek Nazaria Calambas Tunubala lider indigena hil dute Cauca departamentuko Guambia erreserba indigenan, Kolonbia hego-mendebaldean.
Tiroz hil zuten, atzo. 34 urte zituen, eta Misak herriaren burua zen erreserba horretan. Alkate ohi eta komunitateko agintari ohi ere bazen, eta azkenaldian Kolonbiako Gobernuaren kontrako manifestazioetan parte hartu zuen.
Nazaria Calambas Tunubalá
— 🇮 🇳 🇩 🇪 🇵 🇦 ​🇿 (@Indepaz) October 23, 2021
22/10/21
Morales, Cauca
Nazaria Calambas pertenecía a la comunidad Misak del resguardo Guambía, donde había ejercido también como alcaldesa y comunera. Además, había hecho parte de las últimas manifestaciones que se presentaron en el país.
...🧵👇 pic.twitter.com/RQ98khX4hJ
Azaldu dutenez, gizon armatu batzuek bide batean geratu eta tirokatu egin dute. Arartekoak alerta abisua eman du, talde armatu horien presentziaz ohartaraziz.
Indepazen arabera, azken horrekin 143 dira jada aurten hil dituzten giza eskubideen aldeko ekintzaileak. 2016an bake akordioa sinatu zenetik, guztira 1.258 dira hildako ekintzaileak.