Maria Servini epaile argentinarrak asteburuan kaleratutako autoak dagoeneko jaso du lehenbiziko kolpea.1976 eta 1978 bitarteko zenbait hilketa egotzi dizkiete Espainiako Barne ministro ohiari. Gainera, besteak beste, autoan frogatutzat eman dute trantsizioa «egitura frankistaren kontrolpean» egin zela, eta «Espainiako Estatuak biztanleria zibilaren aurkako plan kriminal bat» antolatu zuela. Autoan jasoa den edukiaren kontra egiteko asmotan, helegitea aurkeztu zuen atzo Rodolfo Martin Villak.
47 orrialdeko dokumentua aurkeztu dute epaileen aurrean. Horietan, abokatuek sutsuki adierazi dute Maria Servinik eginiko autoa ez dela zuzena. Besteak beste, salatu dute bide judizialean ez dela egon inpartzialtasuniketa «bidegabea» izan dela, baita «funtsik gabea» ere. Diotenez, ez da froga nahikorik ministro ohiaren kontra hala aritzeko. «Ministro karguan zegoelako baizik ez diote egotzi erantzukizuna», diote helegitean.