Ernaik hezkuntzari eta burujabetzari buruzko jardunaldiak egingo ditu

Gasteizko unibertsitateko campusean izango dira, azaroaren 10ean eta 11n.

Ernaiko kideen manifestazioa. JON URBE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko urriaren 19a
12:00
Entzun

Ernai gazte antolakundeak hezkuntzari eta burujabetzari buruzko jardunaldi nazionalak antolatu ditu Gasteizko unibertsitateko campusean. Azaroaren 10ean eta 11n, unibertsitate ereduaren, hezkuntza eta burujabetzen arteko uztarketaren, eta burujabetza prozesuen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak izango dira. Antolakundearen hitzetan, unibertsitateetan, eskaintza eta proiektu politikoa «zabaltzeko eta eztabaidatzeko» aukera eman nahi die bertaratzen diren Euskal Herriko gazte eta ikasle orori. «Burujabetzen inguruan hausnartu eta Euskal Herria herri burujabea izateko garatu beharreko tresna eta prozesuen inguruan jarduteko parada izango da», nabarmendu dute Ernaiko kideek.

Egitarauan argitaratutako hitzaldi eta mahai inguruen eskaintza zabala da. Jorratuko diren gaien artean daude, besteak beste, «unibertsitate burujabe, publiko, komunitario eta euskaldun» baterantz egin beharreko bidearen inguruko hausnarketa, Euskal Herrian izaten ari diren «burujabetza prozesu formalen» inguruko mahaingurua, eta «burujabetzaren ulerkera feministaren zein ekologistaren» inguruko solasaldiak. Are, antolakundeak iragarri du Espainiako «nazio zapalduetako» gazte eta ikasle antolakundeetako gonbidatuek ere parte hartuko dutela jardunaldietan. Horrekin batera, mobilizazioa eta aisialdi eskaintza antolatu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.