Iturgaiz: «Otegirena gustu txarreko txantxa bat da»

PPko ordezkariek gaitzetsi egin dute EH Bilduren eta Sorturen adierazpena. Biktimen elkarteek ere gehiago eskatu dute.

Carlos Iturgaiz, artxiboko irudi batean. DAVID AGUILAR / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko urriaren 18a
14:31
Entzun

PPri dagokionez, adierazpenak Onda Cero katean harrapatu du Pablo Casado idazkari nagusia. Hark, lehengo lepotik burua: «Bilduk 300 hilketa argitzen lagundu behar du. Otegi ez da bake gizon bat, terrorista bat da, eta ETA Poliziak eta auzitegiek garaitu zuten», idatzi berri du Twitterren.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko buruak, Carlos Iturgaizek, «Otegirena gustu txarreko txantxa bat» dela esan du: «Ez du sekula ETA kondenatuko, bera hango kidea izan baitzen. Biktimez barre egiten ari da».

Eragileei dagokienez, Paul Rios Lokarriko koordinatzaile ohiak idatzi du «arreta handiz» irakurtzen ari dela adierazpena, eta aitortu du badaudela «lasaitasunez eta begirada zabalarekin» aztertu beharreko ideia eta kontzeptu berriak.

Biktimen elkarteek, ordea, PPren bidetik jo dute. Terrorismoaren Biktimen Erakundeak gehiago eskatu dio Otegiri: aitor dezala ETAren ekintza batek berak ere ez zuela justifikaziorik izan, eta barkamena eska dezala «hiltzaileen bozeramaile izateagatik». Hilketak argitzen laguntzeko ere eskatu diote. Mari Mar Blancok ere, Miguel Angel Blanco fundazioko presidenteak, eskaera berberak egin ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.