Dantza

Maren Galvezek eta Gorka Granadok irabazi dute Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa

Gaur arratsaldean jokatu da Seguran (Gipuzkoa)

Gaur arratsaldean jokatu da txapelketa Seguran. BERRIA
Berria
2021eko urriaren 16a
21:18
Entzun 00:00:0000:00:00

Maren Galvezek (Lezo, Gipuzkoa) eta Gorka Granadok (Sopela, Bizkaia) osatutako bikoteak irabazi du gaur arratsaldean Seguran jokatu den Euskal Herriko 45. Dantza Txapelketa. Irabazleek 73,50 puntu eskuratu dituzte, eta haien atzetik Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok osatutako bikotea (Bergara, Gipuzkoa) sailkatu da 72 punturekin. Hirugarrenak Katerin Artola (Oiartzun, Gipuzkoa) eta Iker Belintxon (Lezo, Gipuzkoa) izan dira.

Guztira, hamabost dantzari bikotek parte hartu dute txapelketan.

Galvezek eta Granadok txapela, lepokoa, 800 euroko saria, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako trofeoa eta Aitor Ruiz de Eginoren eskultura jaso dute.

Bigarren sailkatuek, Galarragak eta Murgiondok 600 euro eta oroigarria eskuratu dituzte eta Artolak eta Belintxonek, berriz, 500 euro eta oroigarria.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.