EUSKAL PRESOAK

Gose greba egiteari utzi dio Ibai Aginaga euskal presoak

Aurrez aurreko bisita baten ondotik konfinatu izana salatzeko abiatu zuen protestaldia, eta, Basauriko kartzelak haren bakartzea etetea erabaki eta gero, gose greba egiteari utzi dio, Tinko taldeak jakinarazi duenez.

Basauriko kartzelako irudi bat, aurtengoa. Han dago preso Aginaga. ARITZ LOIOLA / FOKU
2021eko urriaren 14a
14:19
Entzun

Joan den larunbatean aurrez aurreko bisita bat egin ondotik konfinatu egin zuten Ibai Aginaga euskal presoa, bertze bi presorekin batera, eta, hori salatzeko, gose eta egarri greba abiatu zituen presoak, Tinko taldeak atzo jakinarazi zuenez. Bada, talde horrek berak zabaldu duenez, Basauriko kartzelako zuzendaritzak erabaki du ezarritako bakartzea bertan behera uztea, eta, beraz, presoak gose greba egiteari utzi dio. Taldeak azaldu du PCR proba bat egin diotela Aginagari, eta negatibo eman ondotik atera dutela konfinamendutik. Harekin batera konfinatuta zeuden bertze bi presoek bakartuta segitzen dute, ordea.

Tinkok uste du presoak abiatutako protestaldiaren ondorio dela konfinamendutik atera izana: «Ibaik familiari adierazitakoaren arabera, argi dauka arazoa kalean argitara ematearen ondorio izan dela kartzelako zuzendaritzak berarekiko izan duen jarrera aldaketa, eta eskerrak adierazi nahi dizkiela horretarako zarata egiten ibili direnei».

Koronabirusaren pandemiaren ondorioz ohikoa da presoak aurrez aurreko bisiten edo lekualdatzeen ondotik konfinatu behar izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.