Euskal presoak

Bost euskal preso Euskal Herriratu dituzte, eta beste bi hurbildu

Unai Bilbao, Ibai Beobide, Igor Portu, Joanes Larretxea, Andoni Goikoetxea, Mikel Azurmendi eta Manex Castro dira lekualdatu dituzten euskal presoak.

Euskal presoen eskubideen aldeko manifestazio bat, abuztuan, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2021eko urriaren 11
17:53
Entzun

Etxeratek jakinarazi duenez, Espainiako Espetxe Erakundeek sei preso lekualdatu dituzte azken egunetan. Horietako lau Euskal Herriratu egin dituzte, eta beste bi, hurbildu.

Unai Bilbao Solaetxe, Ibai Beobide Arza, Igor Portu Juanena, Joanes Larretxea Mendiola eta Andoni Goikoetxea Gabirondo dira Euskal Herriratu dituzten bost presoak. Bilbao Darocako espetxetik (Espainia, 345 kilometro) Zaballakora eraman dute; Beobide, Burgosekotik (Espainia, 215 kilometro) Basaurikora; Portu, Darocakotik Zaballakora; Larretxea, Villabonakotik (Espainia, 385 kilometro) Martutenekora; eta Goikoetxea, El Duesotik (Espainia, 170 kilometro) Martutenekora.

Horiez gain, Mikel Azurmendi Peñagarikano Zuerako espetxetik (Espainia, 245 kilometro) El Duesora hurbildu dute, eta Manex Castro, berriz, Darocakotik El Duesora.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.