Igandean hamar urte Aieteko Konferentzia egin zenetik beteko dira. Mugarri asko ezarri zituen biltzar hark, eta, hamar urteren ondoren, biltzarrak eman zuenari buruz hausnartzeko eta solastatzeko batu ditu BERRIAk Anaiz Funosas eta Paul Rios.
Gazi-gozo begiratzen diote Aieteko Konferentziak ekarri zuenari: itxaropen handiak ziren, baina gobernuek ez zuten espero zuten erantzuna eman. Gizartea eta haren ekina izan dira «estatuak behartzeko» eta «bakea eraikitzeko prozesuak» aitzinera egiteko ezinbertzeko tresna.
Gaiari buruzko lanketa sakona, igandean, BERRIAn.