SORTUREN KONGRESUA

'Lurrari lotuz' txostena erregistratu dute

Sorturen Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen Herrigaia txostena, eta horri egindako osoko zuzenketa litzateke Lurrari lotuz. Urriaren 24ra arteko epea dute militanteek osoko zuzenketak aurkezteko.

Sortuk 2017an egin zuen azken kongresua, Bilbon. Irudian, kongresuko ekitaldiko une bat. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2021eko urriaren 5a
16:55
Entzun

Abian da Sorturen hirugarren kongresua, eta Nazio Kontseiluak joan den astean aurkeztu zuen «ariketa kolektibo erraldoi baten emaitza» den Herrigaia txostena. Espero izatekoa zen bezala, ordea, bertze txosten bat aurkeztu dute kongresuko eztabaidara: Lurrari lotuz du izena, eta gaur erregistratu dute ezker abertzaleko alderdiaren prozeduran, osoko zuzenketa gisa.

Sortuko militanteek urriaren 24ra arteko epea izanen dute Herrigaia txostenari osoko zuzenketak aurkezteko. Urrian, halaber, herri batzarrak eginen dituzte 140tik goiti herri eta auzotan, eta azaroaren 19tik 21era bozkatuko dituzte osoko zuzenketak. Zuzenketa partzialak, berriz, abenduaren 17tik 19ra egin ahal izanen dituzte.

7.900dik goiti militantek eman dute izena urtarrilaren 22ra arte luzatuko den eztabaidan parte hartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.