Eusko Jaurlaritzak COVID-19ak eragin zuen lehen alarma egoeran osasun arauak ez betetzeagatik isunetan kobratu zituen 1,6 milioi euroak itzuliko dizkie herritarrei.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak konfinamendua bertan behera utzi eta espediente horien tramitazioa geratzea erabaki ondoren hartu du erabakia Jaurlaritzak, nahiz eta auzitegiak ez zuen zehaztu diru horrekin zer egin behar zen.
Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak, gaur Deia egunkarian egin dituen adierazpen batzuetan, esan du dirua itzuliz bere garaian "eredu" izan ziren horien diskriminazioa desagerrarazi nahi dutela; horien jarrera "zuhurkeriaz" ordainketa ahalik eta gehien atzeratu zutenekin kontrajarri du.
Lehen alarma egoran Ertzaintzak eta udaltzainek 22.900 isun jarri zituzten, eta horietatik 5.200 ordaindu zituzten herritarrek, Konstituzionalak bere ebazpena eman zuen arte.