Beste 137 kasu atzeman dituzte Osakidetzak eta Osasunbideak

Irailaren 1ean 571 izan ziren positiboak; ordutik, %76 urritu dira atzemandako kasuak

arantxa iraola
2021eko urriaren 1a
14:03
Entzun

Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 137 COVID-19 kasu atzeman zituzten gaitzaren jarraipena egiteko probetan. Zehazki, bi osasun sistemek 6.889 test egin zituzten, eta %1,9 izan ziren positiboak. Hilabete atzera eginda, agerikoa da datuen beherakada. Irailaren 1ean 571 kasu atzeman zituzten; ordutik %76 urritu dira atzemandako kasuak.

Lurraldeka, horra banaketa. 50 kasu Bizkaian atzeman zituzten atzo; 43, Gipuzkoan; 32, Nafarroan, eta hamar, Araban. Gainerakoak Hego Euskal Herritik kanpo bizi diren pertsonei atzemandako kasuak dira.

Erietxeetan 167 COVID-19 eri daude orain. Aldea bada hor, hilabete atzera eginda: irailaren lehenean 364 ziren. ZIUetan 45 paziente daude orain.

Positibo berrien intzidentzia tasari begira ere, aldea agerikoa da. Orain 70eko langatik beherakoa da herrialde guztietan, eta hilaren hasieran 220koa zen apalena, Nafarroan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.