Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jarritako traben adibide bat da Unai Fanorena: joan den urtarrilean hirugarren graduan ezarri zuten, Basauriko (Bizkaia) espetxeko tratamendu batzordeak hala eskatuta —han zegoen preso—, baina fiskalak helegitea jarri zion erabakiari, eta atzera egin du epaileak orain. Hala, bigarren gradura itzularazi dute euskal presoa, eta kartzelara joan behar izan du berriz. Asteazkenetik dago berriro espetxean.
Sarek elkarretaratze batera deitu du gaurko Larrabetzun (Bizkaia), salbuespen legediaren aurka. 19:00etan bilduko dira, herriko plazan.
Unai Fano Larrabetzuarrari hirugarren gradua kendu eta berriro ere bigarren gradua ezarri diote. Ondorioz, berriro ere espetxeratua izan da. Honen gainean Sarek egiten duen irakurketa: pic.twitter.com/olWXsR7PhI
— Sare #IzanBidea ↗ï¸Ã‚ (@sare_herritarra) September 30, 2021