Euskara

Kontseiluak eskatu du eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak amaiarazteko

Salatu dute Nafarroako Gobernuak erizainen 424 lanposturako zabaldutako deialdian ez diola baliorik aitortu euskararen ezagutzari.

Kontseiluak uztailean egindako mnifestazioa, "euskaraz bizitzearen alde". IñIGO URIZ / FOKU
Jone Bastida Alzuru.
2021eko urriaren 1a
11:53
Entzun

Euskalgintzaren Kontseiluak eskubide urraketak betikotzen dituzten lan deialdiak eteteko exijitu du. Nafarroako Gobernuak zabaldutako azken lan deialdiaren harira dator oharra. Izan ere, erizainen 424 lanpusturako deialdi bat zabaldu dute, eta Kontseiluak salatu du euskararen ezagutzak ez duela inolako baliorik izango legeak ezarritako eremu misto eta ez-euskaldunetan. «Bai, ordea, ofizialak eta berezkoak ez diren ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutzak».

Euskalgintzaren Kontseiluak salatu du Nafarroako Gobernuak euskararen ezagutzari «inolako baliorik aitortu ez» izana. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren arabera, gobernua etorkizunean nafarren hizkuntza eskubideen urraketa betikotzen dituzten neurriak hartzen ari da, «behin eta berriro».

Horrez gain, salatu dute azken deialdi horrekin herritarrek osasun asistentzia duinerako duten eskubidea ere «ezbaian» jarriko dela. «Eta horrek Europako Kontseiluaren gomendioen kontra egiten du».

Bilbaok azaldu duenez, «garai iluneko» gobernuaren estrategia izan zen lanpostu publikoetan euskararen «zokoratzea». «2000. urtetik aurrera, orduko Nafarroako Gobernuak euskaldunen eskubideen urraketak betikotzeko, euskarari prestigio osoa kentzeko eta euskara bera desagerrarazteko politika bortitzean kokatu behar dugu lan deialdietan euskararen ezagutzari aitortzarik ez egitea». Azpimarratu du ulertezina dela politika «kohesionatzaileak eta berdinzaleak» egiten dituela aldarrikatzen duen gobernuak «orduko bidegabekeriekin jarraitzea».

Dekretua berriaren «beharra»

Kontseiluaren irudiko, Nafarroako Gobernuak ez du prestutasunik agertu arazoari irtenbidea emateko: «Testuingurua baliatzen ari da herritarren hizkuntza eskubideen urraketak betikotu dituzten neurriak behin eta berriro hartzeko».
Administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretuaren beharra aldarrikatu du Kontseiluak. «Herritarren eskubideen bermea ardatz izango duen dekretua behar dugu. Dekretuak aurrera egiteko tresna izan behar du». Halaber, Bilbaok «bidegabekeria honi amaiera emateko» gutxieneko adostasuna eskatu die alderdiei. Irmotasun handiagoa galdegin du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.