Kilometroak 2021

Bildarratz eta Kilometroak jaiaren antolatzaileak bildu dira gaur

Urriaren 3an izango da Gipuzkoako ikastolen festa, eta Hezkuntza sailburuak parte hartuko du.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua eta Kilometroak festaren antolatzaileak, gaur egin duten bileran.
Oihane Puertas ONA
2021eko irailaren 30a
12:47
Entzun

Igandean ospatuko dituzte 45. Kilometroak Beasainen, Lazkaon eta Ordizian (Gipuzkoa). Gipuzkoako ikastolen jaiaren harira, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua festaren antolatzaileekin bildu da gaur, besteak beste, Nekane Artola Kilometroak Elkarteko lehendakariarekin eta Ordizia, Beasain eta Lazkakoko ikastoletako zuzendariekin. Antolatzaileek jaiaren ezaugarrien berri eman diote Hezkuntza sailburuari, eta Bildarratzek jakinarazi die igandeko festan parte hartuko duela.

Andramendi, San Benito eta Jakintza ikastolek antolatu dute jaia aurten, Batera, bagara, bat gara lelopean. Kilometroak egungo egoerara moldatuta antolatu dute, prebentzio neurriak kontuan hartuta. Horregatik, ekintzetan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, Internet bidez. Hala ere, jaia ez da egun bakarrera mugatuko, eta larunbatean ere antolatu dituzte zenbait ekintza hiru herrietan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.