Gogora institutuak 2021-2024 aldirako plana onartu du

Datozen urteetan, Bilbon Gogoragunea erakusketa espazioa sortzeko asmoa dute, baita 1976ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakarien biktimen memoriala ere. Horrez gain, Gernikako Museoa berritu nahi dute.

Bilboko Gogoragunea erakusketa gunerako proiektuaren aurkezpena, irailaren 2an, Bilbon. MONIKA DEL VALLE
2021eko irailaren 27a
20:17
Entzun

Gogora institutuak datozen urteetarako jardunaldi plana onartu du. 2021-2024 urteen artean, aurreko aldiko lan ildoak «sendotzea» jarri dute helburutzat, betiere, «etorkizunerako memoria partekatua eraikitzeko oinarriak ezarri ahalko dituen hausnarketa eta eztabaida prozesua sustatuz». Gaur egin du bilera Gogorako zuzendaritzak, Bilbon. Bertan izan dira Iñigo Urukullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua, eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.

Bertan adostu dutenez, hiru proiektu aurrera eramango dituzte datozen lau urteetan. Batetik, Bilbon Gogoragunea izeneko erakusteka espazioa sortu nahi dute. Bestetik, Gasteizen 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren biktimak oroitzeko memoriala egin nahi dute. Azkenik, Gernikako (Bizkaia) Museoa berritzea adostu dute. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, «zentro horiek bizikidetzarako memoriaren zerbitzura dauden espazio bizi gisa sortu dira».

Bestalde, Gogora institutuak EITBrekin daukan hitzarmena berritu dute. «Akordio honen helburua da printzipio eta balio demokratikoen defentsaren memoria gordetzea eta zabaltzea, ondare kolektiboa dela ulertuta».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.