Ostiral gauean gertatu ziren emakumezko batek Ertzaintzaren aurrean salatutakoak: hainbat gizonezkok drogatu eta bortxatu egin zutela Bilbon.
Ertzaintzak ikerketa hasi du. Zabaldu dutenez, emakumeak ez zuen gertaera ondo gogoratzen, baina sakelako telefonoan aurkitu dituen irudietan bera agertzen da ustezko bortxatzaileak inguruan dituela.
Plentzian elkartu omen zen biktima lau gizonezkoekin, eta emakumezkoarekin gauean zeuden adiskideei deklarazioa hartzeari ekin dio Ertzaintzak. Antza, haiek ikusi egin zituzten susmagarriak, eta haien deskripzioa eman zuten. Bortxaketa Bilboko Zazpikaleetatik gertuko etxebizitza batean gertatu zen, zabaldu dutenez.