Memoria

Udalek astelehenetik aurrera aurkeztu ahalko dituzte memoria proiektuak egiteko laguntzak

Gogora institutuak 137.000 euroko aurrekontua du memoria arloko ikerketak bultzatzeko eta 36ko gerratik hona «demokraziaren eta askatasunaren proiektuak» finantzatzeko

Beatriz Artolazabal  Berdintasun eta Justizia sailburua, asteon, memoria ibilbide bat aurkezten. Halako proiektuak lagunduko dira. GOGORA
2021eko irailaren 24a
14:18
Entzun

Gogora institutuak laguntza deialdi bat ireki die udalei eta tokiko erakundeei memoria historikoaren eta demokratikoaren proiektuak garatu ditzaten. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, astelehenetik aurrera izango dute aukera laguntza eskatzeko. Hilabetez egongo da irekita deialdia, urriaren 27ra arte. Orotara, 137.000 euro ditu Gogorak memoria arloko proiektuak finantzatzeko eta banatzeko.

Jaurlaritzaren arabera, helburua da, besteak beste, 1936tik izan diren gertaera traumatikoen eta giza eskubideen urraketa larrien ikerketa larriak eta haien argitalpena laguntzea. Ikerketa horiek giza eskubideekiko eta indarkeria ezarekiko konpromisoa azaldu behar du.

Ikerketaz gain, sinbologia frankista kentzeko ekimenak eta memoria historikoaren ibilbideak osatzeko egitasmoak finantzatuko dira. Memoria histikoaren ibilbide horiek seinale eta irudi berak izango dituzte, eta memoria demokratikoaren balioak partekatuko dituzte. Gertaeren urteurrenak eta pertsonen omenaldiak ere sustatuko dira, baita hitzaldiak, mintzaldiak eta erakusketak ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.