Foro Sozialak salatu du Udaberri planak «desadostasunean» jarri duela arreta

Agus Hernan Foro Sozialeko kideak esan du begi onez ikusten dutela Eusko Jaurlaritzaren proposamena, baina «ulertezin» iritzi dio presoen ongietorrietan arreta jarri izanari.

Agus Hernan eta Nekane Altzelai Foro Sozial Iraunkorreko kideak, artxiboko irudian. ANDONI CANELLADA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 22a
14:31
Entzun

Hamaika telebistan elkarrizketatu dute Agus Hernan Foro Sozialeko kidea, eta baikor mintzatu da Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako Udaberri 2024 bizikidetzaren, giza eskubideen eta aniztasunaren planaz. Nabarmendu duenez, Foro Sozialak «ongi» hartu du plan hori, iruditzen zaiolako indarkeria zikloaren ondotik eraiki behar den «bizikidetzaren kontzeptua plano orokorrean» kokatzen duela, eta bertan jasota daudela «injustizia soziala, pobrezia edota aniztasun sexuala» bezalako esparruak. Hala, haren esanetan, «plan horrek ongi erantzuten dio gaur egungo gizartearen konplexutasunari». Nolanahi ere, azaldu du «ulertezin» iritzi diotela plan horrek «desadostasunetan» arreta jarri izanari, hau da, presoen ongietorrietan. Hernanek BERRIA-ri azaldu dionez, «kezkagarria» da hori. «Zergatik jarri dute arreta desadostasun batean eta ez adostasunean?», galdetu du. Hain justu ere, salatu du komunikabideek ere plan horren edukiei erreparatu dietenean presoen ongietorrietan jarri dutela arreta, «kontakizunaren batailako elementua» delako, eta ez, ordea, biktimen gaian edo bizikidetzan lortutako adostasunean.

Elkarrizketa osoa, Hamaika Telebistan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.