Hauek dira bihartik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean izango diren neurri berriak:
Maskara. Nahitaez erabili beharko da barnealdean eta kanpoaldean, baldin eta segurtasun distantzia mantendu ezin bada.
Ordutegiak. 03:00ak arte zabalik egon ahalko dira eztablezimendu, kultura eta merkataritza jarduerak.
Edukierak. Gehienez %75eko edukiera izango dute merkataritza guneek.
Publikoa ekitaldietan. Edukiera, oro har, % 75ekoa izango da. 3.000 pertsonatik beherako esparruetan, 1.500 pertsonatik beherakoa izango da barrualdean, eta 1.800 kanpoan. 3.000 baino gehiagoko esparruetan, berriz, gehieneko edukiera ezin izango da %40 baino handiagoa izan barrualdean eta %60 kanpoan. Futbol zelaietan, ordea, barrualdeko gehienezko edukiera %60koa izango da, EAEko Auzitegi Nagusiak hala erabakita.
Ostalaritza. Barrualdeko edukiera %75ekoa izango da gehienez. Debekatuta egongo da barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez zortzi pertsona egon ahalko dira, eta terrazetan, hamabi. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik. Joko lokaletan muga berberak aplikatuko dira.
Txokoak. Gehienezko edukiera %75ekoa izango da. Debekatuta egongo da barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez zortzi pertsona egon ahalko dira. Nahitaezkoa izango da maskara jantzita eramatea, irensteko unean izan ezik. Etengabe aireztatzeko betebeharra ere ezarri dute.
Gaueko aisia. Gaueko aisialdiari lotutako establezimenduek berriro ireki ahal izango dituzte ateak, %50eko edukierarekin. Debekatuta egongo da barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean gehienez zortzi pertsona egon ahalko dira, eta terrazetan hamabi. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea, irensteko unean izanezik. Dantza pistak maskararekin erabili ahal izango dira soilik.
Gazteen lokalak. Berriro ireki ahal izango dira 16 eta 29 urte bitarteko adin tartean txertaketak jarraibide osoarekin %85 gainditzen duen unetik aurrera.
Kirola. Barneko instalazioetan, gehienez hamasei laguneko taldeak egin ahal izango dira. Gehieneko edukieraren %50ean erabili ahal izango dira aldagelak, eta dutxak, banaka edo 2 metroko distantzia mantenduz.
Mantendu beharreko prebentzio neurriak. Maskara erabiltzea, barrualdeak etengabe aireztatzea, pertsonen arteko distantzia mantentzea, eta eskuen eta gainazalen higienea mantentzea. Halaber, jende pilaketak saihesteko eta txertaketan parte hartzeko deia egin du Labik. Horrekin batera, aztarnariei laguntzeko eta, hala dagokionean, berrogeialdiak eta bakarraldiak betetzeko eskatu du.