Madrilek eta Jaurlaritzak omenaldia eginen diete «Unai Paroten biktimei», ortziralean

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak eta Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatu dute ekitaldia, Gasteizen, eta Jaurlaritzak ere parte hartuko du.

Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Justizia sailburua, joan den ekainean. Ortziraleko ekitaldian parte hartuko du. ENDIKA PORTILLO / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko irailaren 14a
14:39
Entzun

Soka luzea ekartzen ari da larunbaterako euskal presoen eskubideen alde Arrasaten (Gipuzkoa) antolaturiko mobilizazioa. Espainiako eskuinak eta biktimen elkarteek uste dute Unai Parot euskal presoari omen egiteko baliatuko dela ekitaldia, eta, Sarek hori gezurtatu duen arren, protestaren aurkako omenaldia antolatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Madrilek: «Unai Paroten biktimei» eginen diete omen, ortziralean, Gasteizen.

Hiri horretan dagoen Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroarekin batera antolatu dute ekitaldia, eta, bertzeak bertze, han izanen dira Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria eta Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.

Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak adierazi du omenaldiarekin «modu esplizituan jarri nahi dutela arreta memorian, justizian eta terrorismoaren biktima guztien erreparazioan, eta bereziki Parotek eraildako 39 lagunetan».

EAJ, bi aldeetara

Espainiako Kongresuko EAJren diputatu Aitor Estebanek gaur RTVEn egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, «erasokorra» da larunbatean Sarek Arrasaten antolaturiko mobilizazioa, baina PP eta Vox ekitaldira hurbiltzea ere «akats» gisa ikusten du, «konfrontazioa bilatzen» duela iruditzen baitzaio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.