Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du hirugarren dosia jartzea immunoeskasia dutenei

Hirugarren dosia hartzeko aukera izango dute transplanteren bat izan duten pertsonek. Erabaki dute ez dutela berrogeialdirik egin beharko txertatuta dauden edo gaitza azken 180 egunetan igaro duten ikasleek eta irakasleek.

Moderna botika etxearen txertoa, artxiboko irudian. IDOIA ZABALETA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko irailaren 7a
20:33
Entzun

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak erabaki du COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarriko dietela immunoeskasi «larria» duten pertsonei. Zehazki, honakoek jasoko dute: organo solidoren bat transplantatu dietenek; guraso hematopoietikoengandik transplantea hartutakoek; eta CD20aren kontrako sendagaiak hartzen dituztenek.

Azaldu dutenez, Pfizer edo Moderna botika etxeen txertoen dosiak jarriko zaizkie, eta aurrez hartutako txerto berdina ipintzea lehenetsi dute. Autonomia erkidegoetako iturriek Efe berri agentziari esan diotenez, adinekoen egoitzetako egoiliarrei hirugarren txertoa jarri ala ez eztabaidatu dute, eta aztertzekotan geratu dira. Gauza bera egingo dute, besteak beste, kimioterapian daudenekin ere. Esan dutenez, biharko Lurralde Arteko Osasun Batzordean azter ditzakete kasu horiek.

Hastear den ikasturte berrirako erabaki bat ere hartu dute: ez dute berrogeialdirik egin beharko txertatuta dauden edo gaitza 180 egun lehenago igaro duten irakasleek, ikasleek eta bestelako langileek, positibo eman duen norbaiten kontaktu estuak izanda ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.