Iruñeko Udaleko kultur teknikari izendatu dute Jose Luis Diez Garde, modaren eta luxuaren "aditu"

Albistearen berri eman, eta zalaparta sortu da sareetan; izan ere, "luxuaren aditu" eta "modari buruzko erakusketen komisario" gisa aurkezten da Diez.

Jose Luis Diez-Garde. @ESMOQUINROOM
2021eko irailaren 7a
14:01
Entzun

Jose Luis Diez Garde izango da hemendik aurrera Iruñeko Udaleko kultur teknikari. Atzo eman zuten izendapenaren berri, eta albistearen berri eman eta berehala sortu zen zalaparta sareetan; izan ere, "luxuaren aditu" eta "modari buruzko erakusketen komisario" gisa aurkezten da Diez. Haren aita ere politikaren arloan aritu izan da hainbat urtez UPNko zinegotzi gisa.

Bere Linkedin profilean agertzen denez, modari buruzko GQ eta Hola Fasion aldizkarietan lan egin du, eta gaur egun Vanitatis eta La Razon hedabideetan ere kolaboratzen du. Modari buruz idazten du bietan, eta gero sareetan zabaltzen ditu landu dituen erreportaje eta artikuluak; horien artean, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen alpargata "berezi" batzuei buruzko artikulu bat, baita Espainiako errege-erreginen bitxien subasta "ikusgarri" batzuei buruzko erreportaje bat ere.

Atzotik, Iruñeko Udaleko kultur teknikari ere bada –Arantza Santesteban ordezkatuko du–, eta sanferminen gaia landuko du bereziki. Hala ere, eta atzo bertan sareetan nabarmendu zuenez, ez ditu alde batera utziko modari lotutako kontuak: "Ez du esan nahi beste dena alde batera utziko dudanik, baina oso pozik nago erronka berri honekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.