Sagarduik espero du 12 urtetik gorako herritarren %90 urrirako txertatuta egotea

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 eta 15 urte bitarteko umeen %74k dosi bat hartua dute, eta %30ek pauta osoa.

Osasun langile bat gaztetxo bati txertoa jartzen, Donostian. GORKA RUBIO/ FOKU
edurne begiristain
2021eko irailaren 6a
11:30
Entzun

Txertaketa bidez birusari kontra egiteko bidean esperantza jarrita dauka Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. «Ilusiorako» arrazoiak badirela esan du gaur Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan, baina erantsi du oraindik birusa ez dela desagertu, eta «zuhurrak» izan beharra dagoela. Hala ere, txertaketa erritmo onean dela erakusten duen datu bat eman du Sagarduik: aste honetan edo hurrengoan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12 urtetik gorako biztanleen %90ek dosi bat hartua izango dute, eta, beraz, iraila amaitzerako edo urri hasierarako biztanleen %90ek pauta osoa izango dute. Osasun Sailaren helburua biztanleen %100 txertatua egotea da, Sagarduik azaldu duenez. Hala, txertoen inguruan oraindik zalantzak dituztenei esan die «ongi pentsatu» dezatela, eta aintzat har dezatela txertoak eraginkorrak direla.

12 eta 15 urte arteko gaztetxoen txertaketari dagokionez, oraintxe lehen dosia hartua dute %74k, eta pauta osoa, berriz, %30ek. Sagarduiren arabera, ikasturte berria joan den urtekoa baino «egoera hobean» hasiko da txertaketari esker.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.