KLIMA LARRIALDIA

Nafarroako Gobernuak klima aldaketari aurre egiteko lege proiektua onartu du

Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko lege proiektua onetsi dute. Jarraian, testua parlamentura bidaliko da.

Udan bardeetako beroaren ondorioz piztutako sute baten irudiak. NAFARROAKO GOBERNUA
Jone Bastida Alzuru.
2021eko irailaren 1a
15:29
Entzun

Urrats bat egin du Nafarroako Gobernuak klima larrialdiaren kontrako borrokan, Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko lege proiektua onartuta. Jarraian, testua parlamentura bidaliko da. Itziar Gomez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak adierazi du legea Nafarroak izango duen "tresnarik garrantzitsuena" dela klima larrialdiak sortutako egungo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

"Legea zehatza eta asmo handikoa da. Administrazioei, enpresei eta pertsonei eragingo dieten neurri zehatzak ezartzen ditu, berotegi efektuko gasak arintze aldera eta Nafarroako Foru Erkidegoan energia eredu berri bat antolatzeko", azpimarratu du Gozemek. Haren arabera, klima aldaketak urrats "zehatzak, irmoak, eta berehalakoak" eskatzen ditu, eta bide hori abiatu nahi izan dute. Legebiltzarrean egindako ekarpenekin legea "aberastea" espero duela onartu du.

Hainbat arlo jasotzen ditu Nafarroako Gobernuak onartutako legeak: eraikuntza, argiztatze publikoa, mugikortasuna eta energia berriztagarriak, besteak beste.

Energiari dagokionez, lege proiektuak hainbat neurri eta xede ezartzen ditu. Tartean, 2025etik aurrea administrazioak, toki entitateek eta haien erakunde publikoek kontsumitzen duten energia elektrikoaren erdia energia berriztagarrietatik jasotzea, eta guztia 2030etik aurrera; bost urtetan urteko 1.000 kWh baino gehiago kontsumitzen duten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek energia berriztagarriak eskuratzeko iturriak jartzeko agindua; 2030etik aurrera tamaina handiko nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek ezingo dituzte erregai fosilak erabili; edota eguzki energiako instalazioak hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian kokatzea lehenetsiko da.

Mugikortasuna ere mugatuko dute: hala nola 5.000 biztanletik gorako udalerriek mugikortasun plan iraunkorrak onartuko dituzte; eta foru legea indarrean sartu eta urtebeteko epean, Nafarroako sektore publikoko erakundeek erositako edo erakunde horiekin sinatutako kontratu publikoetan aplikatutako ibilgailu arin guztiek zero emisiokoak edo karbono isuri neutrokoak izan beharko dute.

Testuak garatutako neurriez gain, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Energia Trantsizioko Agentzia sortzeko tramiteak hasi beharko ditu urtebeteko epean. Bestalde, bi plangintza tresna izango ditu: Nafarroako Klima Aldaketaren Bulegoa eta Klima Funtsa. Gomezek nabarmendu du lege proiektua onartzea "mugarria" dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.