Athletic 2-1 Alaves

Athleticek irabazi du Euskal Herriko Kopa

Markagailua iraulita eskuratu dute garaikurra bizkaitarrek. Alaves 8. minutuan aurreratu da Chamorroren gol bati esker, baina bigarren zatian Nekaneren eta Azkonaren golek eman diote garaipena Athletici.

2021eko abuztuaren 29a
18:49
Entzun

Athletic da Euskal Herriko Kopako txapelduna. Txuri-gorriak ziren neurketa irabazteko faboritoak, baina erruz lan egin behar izan dute gaur Zarauzko (Gipuzkoa) Asti futbol zelaian. Iaz igo zen Lehen Mailara Alaves, eta aurtengo Euskal Herria Kopako finalaurrekoan Reala kanporatu zuen. Athleticek, berriz, Eibar kaleratu zuen.

Neurketa hasi eta gutxira sartu du partidako lehen gola Alavesek. Ezkerraldetik jokaldi ona egin dute arabarrek, eta burukada ikusgarri batekin amaitu du jokaldia Chamorrok. Hortik aurrera parekatua izan da lehen zatia, eta ez talde batek, ez besteak ez du izan aukera argirik, baina gehiago izan da Alaves.

Bestelakoa izan da bigarren zatia. Aukerak sortzen hasi da Athletic, eta 62. minutuan Alavesenaren antzeko jokaldi batean berdindu du Nekanek, buruz.

Eta neurketa amaitzeko hamar minutu falta zirela, berriz, garaipenaren gola sartu du Ane Azkona, hura ere buruz. Amaierara arte eutsi dio Athleticek, eta txuri-gorriek eurek altxa dute garaikurra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.