Sare Herritarrak antolatutako manifestazioa egin zuten larunbatean Donostian, Ibilian-ibilian, etxerako bidean lelopean. Milaka pertsona atera ziren kalera, besteak beste salbuespenezko espetxe politika bukatzea eta larri gaixo diren presoak askatzea eskatzeko. Bertaratutakoen artean zen Porrotx; Artzain Onaren katedraletik kairainoko bidea gidatu zuen haur motxiladunekin batera.
Txiolari batzuek pailazoaren parte hartzea salatu dute, eta adierazi dute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek haurrei «ideologizazio txoil partzial eta etengabekoa» egiten dietela.
Motxiladun haurren mezuak eman dio hasiera gaur Donostian antolatutako manifestazioari. Porrotx eta Xochitlek motxiladun haur bezela bizitakoak kontatu dizkigute. #ibilianIbian#izanbideapic.twitter.com/9Hvj01WyR9
— Sare #IzanBidea â;Â;†Â—ï¸;Â; (@sare_herritarra) August 21, 2021
Consuelo Ordoñez ETAk hil zuen Gregorio Ordoñezen arreba izan zen lehena gertakaria gaitzesten: «Terroristen zigorgabetasuna eskatzeko arma gisa erabilitako haurrak. Ez diete kontatuko hitz egiten duenaren aita kartzelan dagoela norbait hiltzeagatik edo hiltzen laguntzeagatik. ETAk haiek bezalako 22 haur hil zituela eta gutxienez beste 1.635 umezurtz utzi zituela. Gaur, Donostian».
Niños utilizados como arma arrojadiza para pedir la impunidad de terroristas.
— Consuelo Ordóñez (@ConsuorF) August 21, 2021
No les contarán que el padre de la que interviene está en la cárcel por matar o ayudar a matar. Que #ETA asesinó a 22 niños como ellos y que al menos dejó huérfanos a otros 1.635.#Hoy en #donostipic.twitter.com/k4VMm4U4cI
Ordoñezen txioa erreferentziatzat hartuz, pailazoek «kontakizun interesatuki aldrebesa» egiten dutela adierazi du beste erabiltzaile batek. Eta gaineratu du «Pirritx eta Porrotxek haurrei xaloki egiten dieten ideologizazio txoil partzial eta etengabekoa bereziki lotsagarri» zaiola.
Aldi berean biktima eta biktimario dena biktima huts gisa agertzea bidegabe da, eta kontakizun interesatuki aldrebesa.
— Tonino Gaintzako (@gaintzako) August 22, 2021
Baina, horrez haraindi, aspalditik Pirritx eta Porrotxek haurrei xaloki egiten dieten ideologizazio txoil partzial eta etengabekoa bereziki lotsagarri zait. https://t.co/xkB32H2UbU
Asko dira Porrotxen alde agertu direnak, eta pailazoarekiko elkartasun, babes eta maitasun mezuz bete dira sare sozialak. Euskal Herrian «ezinbestekoak» direla aldarrikatu dute erabiltzaileek, eta adierazi dute haien kontrako mezuek «hamarkadetan zehar Pirritx eta Porrotxek jasan duten kriminalizazio kanpaina elikatu besterik» ez dutela egiten.
Oso euskara politean eta edukazio osoarekin, baina finean Consuelo Ordoñezen mezu berdina. Eta hamarkadetan zehar Pirritx eta Porrotxek jasan duten kriminalizazio kanpaina elikatu besterik ez du egiten mezu honek.
— Lander Iruin (@iruintxo) August 23, 2021
Herri honetan ezinbestekoak dira. Gora Pirritx eta Porrotx! https://t.co/xkENDZh1vm
Porrotxek trasmititutako balioak nabarmendu ditu beste txiolari batek; besteak beste, elkartasuna, bizitza bizigarria, tristuraren garrantzia eta poztasun kolektiboa. «Mila gauza on eta ez-neutral erakutsi dizkigu», gaineratu du.
Maitasun emantzipazailea, elkartasun bizia, bizitza bizigarria, tristuraren garrantzia, konpromiso agortezina, poztasun kolektiboa eta mila gauza on eta ez-neutral erakutsi dizkigu.
— Beñat Irasuegi Ibarra #Koop #ESE ð;Â;ŸÂ”» (@birasuegi) August 23, 2021
Horregatik ni beti paratuko naiz Porrotxen alde.
Babes osoa eta muxu pila#patatatortila ð;Â;ŸÂ˜Â˜ð;Â;ŸÂÂŒˆ pic.twitter.com/c8w8zOCuNJ
Exprai artistak ere adierazi dio babesa pailazoari, eta gaiarekiko duen iritzia plazaratu du Naiz-en egin duen zintan.
Gaurko tiran, Pailazoak eta #MotxiladunUmeak#PirritxPorrotxEtaMarimototshttps://t.co/u85RkYZdPqpic.twitter.com/xKu66NiFx6
— Exprai (@Exprai) August 24, 2021