Agustin Almaraz Larrañaga Bilboko presoa aske geratu da. Basauriko espetxean zegoen, eta 25 urteko zigorra bete ostean geratu da libre.
1995eko abenduan sartu zuten kartzelan, eta 30 urteko zigorra ezarri zioten. 2014an bete zituen hiru laurdenak. Puerto de Santamarian (1.020 km) egon zen preso, eta aurtengo ekainean Euskal Herriratu zuten, hilabete batzuk Zuerako presondegian (245 km) egin eta gero.