Euskal Presoak

Aske utzi dute Aitor Fresnedo euskal presoa

Portugaletekoak 25 urte egin ditu espetxean, eta gaur atera da Logroñoko kartzelatik (Espainia).

Fresnedo gaur, Logroñon (Espainia), lagun eta senideekin. ETXERAT
2021eko abuztuaren 17a
12:02
Entzun

Kalean da Aitor Fresnedo euskal presoa. 1996an atxilotu zuten, 25 urte egin ditu espetxean, eta gaur atera da Logroñoko kartzelatik (Espainia). Hainbat lagun eta senidek jaso dute han. 2020. urteko abuztuan lekualdatu zuten Jaengo espetxetik (Espainia) Errioxara.

Polizia bat hiltzea egotzita, 30 urteko zigorra ezarri zioten Fresnedori. Preso egin dituen urteetan, aipagarria da Etxeratek 2012an salatu zuen erasoa: sei funtzionariok eraso egin zioten Albocasserko kartzelako (Herrialde Katalanak) bere ziegan, eta kolpeak eman zizkioten buruan eta saihetsetan. Plataformak salatu du hiru urte daramatzala ebakuntza baten zain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.