INDEPENDENTZIA

«Burujabetzak berreskuratzeko» deia egin du Sortuk Donostian

Manifestazioa egin dute, Bulebarretik hasita. Euskal Errepublikak «arazo estrukturalak gainditzeko tresnak» emango lituzke, alderdiaren hitzetan.

Manifestazioa, gaur, Donostian. GOTZON ARANBURU / FOKU
2021eko abuztuaren 14a
19:04
Entzun

Sortuk deituta manifestazioa egin dute gaur Donostian «burujabetzak berreskuratzea» aldarrikatzeko. Izan ere, Sorturen ustez herritarrek izan behar dute «ezinbesteko ikusten duten hura erabakitzeko ahalmena». Euskal Errepublika burujabe baten alde egiten du alderdiak, baina ohartarazi dute estatu propio batek ez dituela bere horretan «egungo arazo estrukturalak gaindituko»: «Euskal Errepublikak arazo horiek gainditzeko tresnak eskainiko lizkiguke; tresna horiek nola eta zertarako erabiltzen diren, hortxe dago gakoa».

«Burujabetza formala, hau da, legalki eta instituzionalki Euskal Errepublika ahalbidetuko duen arau multzoa adostu» bitartean «burujabetzak eremuz eremu berreskuratzeko» deia egin dute: «Erabaki horiek herritarrok burujabeki, modu kolektiboan hartu behar ditugu». Horien adibide jarri dituzte, besteak beste, elikagaien eta energiaren ekoizpena, kultur eredua edota memoriaren eraikuntza. Adierazi dutenez, «eredu kapitalista heteropatriarkarraren aurka» borrokatu behar da, «bizitzaren aurka doan eredu bat» delako. Aldarrikapenetik harago joateok deia egin dute, ordea: «Euskal Herriarentzako eredu sozialista, feminista eta euskalduna nahi ditugu, baina argi dago gakoa ez dagoela soilik horiek aldarrikatzean, eredu hori egunerokoan, guztion ekinez, guztion artean eraikiko dugu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.