Hilberria

Lucia Martinez Odriozola kazetaria zendu da

Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Pikara aldizkariaren sorreran parte hartu zuen.

Lucia Martinez Odriozola, erdian, 2016ko jardunaldi batean. JUANAN RUIZ
2021eko abuztuaren 14a
12:26
Entzun

1958an jaio zen Lucia Martinez Odriozola, Getxon (Bizkaia). Gaur goizean hil da, Pikara aldizkariak sare sozialetan jakinarazi duenez. 1983an, EHUko kazetaritza ikasketetako lehen promozioan ikasi zuen Martinez Odriozolak, eta, gerora, EHUko irakaslea ere izan zen. 2006an, Euskal Kazetarien Elkarteko lehendakari izendatu zuten.

Pikara aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen, eta kazetaritza eta genero ikuspegia lantzeko hainbat elkarte eta jardunalditan parte hartu zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.