EUSKAL PRESOAK

Idoia Martinez eta Urko Labeaga aske utzi dituzte, baldintzapean

Hirugarren graduan zeuden orain arte. Bakoitzak 23 urte egin ditu espetxean.

Euskal presoen aldeko protesta bat, joan den astean, Getarian (Gipuzkoa). ANDONI CANELLADA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko abuztuaren 3a
14:40
Entzun

Idoia Martinez eta Urko Labeaga euskal presoak baldintzapean aske geratu dira, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Hirugarren graduan zeuden bi euskal presoak, Zaballan (Araba) eta Martutenen (Donostia), hurrenez hurren. Hemendik aitzinera ez dute jada kartzelara itzuli beharko.

Idoia Martinezek 23 urte eta erdi egin ditu espetxean, eta Urko Labeagak, bertze 23 urte. 2018an eta 2017an bete zituzten zigorraren hiru laurdenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.