FUTBOLA

Mikel Merinok final-laurdenetara eraman du Espainiako futbol selekzioa

Espainiako gizonezkoen selekzioak bana berdindu du Argentinarekin. 65. minutuan sartu du gola Merinok.

Mikel Merino eta taldekoak gola ospatzen. JOSE MENDEZ/EFE
jone arruabarrena
2021eko uztailaren 28a
16:02
Entzun

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak bana berdindu du Argentinarekin, eta Boli Kosta izango du aurkari final-laurdenetan, larunbatean. Unai Simonek, Mikel Merinok, Martin Zubimendik eta Mikel Oiartzabalek hasieratik jokatu dute, eta Jon Moncayola 88. minutuan zelairatu da.

Merinok sartu du gola, 65. minutuan, eta taldea salbatu du horrela. Izan ere, txapelketatik kanpo geratzeko arriskua zeukaten Argentinak irabaziz gero. Argentinako selekzioko Tomas Belmontek sartu du argentinarren puntua: buruz, 87. minutuan. Esperantza berriz piztu du golak, baina ez dute besterik sartu, eta Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.