Eskubaloia

Gurbindok gol bat sartu du Espainiaren hirugarren garaipenean

Espainiak 32-25 irabazi dio Brasili, eta final-laurdenetarako sailkatu da. Julen Aginagalde ez du deialdian sartu hautatzaileak.

Gurbindo garaipena ospatzen gainontzeko jokalariekin, joan den neurketa batean. JOSE MENDEZ / EFE
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 28a
14:10
Entzun

Gizonezkoen eskubaloian txapelketa bikaina egiten ari da Espainiako selekzioa, hirutik hiru neurketa irabazita. Alemaniari eta Norvegiari nagusitu eta gero, gaur Brasil hartu du menpean, eta jada sailkatuta dago final-laurdenetarako. Eduardo Gurbindok hogei minutu inguru jokatu du erasoan eta defentsan, eta Julen Aginagalde ez du deialdian sartu Jordi Ribera hautatzaileak.

Emaitzak besterik badio ere, neurketa ez da erraza izan. Lehen zati ia osoa galtzen joan da Gurbindoren eta Aginagalderen taldea, baina atsedenaldira 18-16 aurretik joatea lortu du. Bigarren zatian arriskatu egin behar izan dute hegoamerikarrek, eta horri esker aldea handitu ahal izan du Espainiak.

Hurrengo neurketa Frantziaren aurka jokatuko dute, etzi, 07:15ean, eta multzokako fasea igandean amaituko dute, Argentinaren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.