Espainiak 8-6 irabazi dio gaur Montenegrori, eta Alberto Munarriz nafarraren lana erabakigarria izan da. Titular aritu da, gol bat sartu du, eta Espainiako selekzioan gehien jokatu duten jokalarietan bigarrena izan da. Espainiak final-laurdenetarako sailkapena bideratu du gaur irabazita. Joan den igandean, B multzoko ligaxkako lehen jardunaldian, 13-12 hartu zuen mendean Serbia.
Gaurko partida une oro kontrolpean eduki du Espainiak: 3-2, 2-1, 2-2 eta 1-1 izan dira partzialak. 2021eko Munduko Liga irabazita iritsi da Montenegro Olinpiar Jokoetara. Espainia, munduko eta Europako txapeldunordea da.
Espainiak Kazakhstango selekzioaren aurka jokatuko du etzi, ligaxkako hirugarren jardunaldian (04:40an, Euskal Herriko orduan). Sei selekzio daude multzo bakoitzean, eta horietako bakoitzeko aurreneko laurak sailkatuko dira final-laurdenetarako.